XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau proposatzean, euskal kultur mundutxoa ezagutzen zuenez, bazuen Jokin-ek aurrean kontrako eritzirik ere: dio, eta oraindik ere gogorkiago salatzen ditu halakoak: .

Zaitegi-ren kezka eta komentzimendu hau beste gisa batetan agertuko da gerotxoago.

Egan, osorik euskaraz azaltzean ongietorririk txeratsuena egin zion Guatemala-ko euskal anaiak.

Hori tarteko zela, euskaldun ikasiek behar duten euskara defendatzen du Andima-ren editorialeak: .

Mendiburu-k eta nahi izan zuten bezala, dio editorialeak, ezin daiteke segi erdaraz dakiten euskaldunei erdal liburuak eskainiz, eta euskal literatura, besterik ezinean, euskaldun hutsentzat azken sendagarri bezala erabiliz.

Ikasiek ere euskararen lumetan behar dute hazkurria.

Aldizkaria Euskal Herrira ekartzean, beldurra eta itxaropena, biak, nahasiko zaizkio Zaitegi-ri bere baitan, eta itxaropenaren arrazoinak hortxe aurkituko ditu: idazle berriak ageri dira, euskara edozertarako egokieraziz (izkera baten bizi bearrerako gai guziak bear ditugu).

Dozenerdi bat aldiz aipatzen da editorialeetan euskara ikastetxe nagusirako (= Unibertsitaterako) prestatu beharra.

Honetan ere aintzindari zen Euzko Gogoa.

Gehiegi ez luzatzearren, ez dut hemen jasoko hainbat pasarte eder; baina, laburtuz, esan dezadan 1956an, alde aurretik igarri zuela, bere desiretan, ondoko urteetako euskal garapena.

Uhin berriaren euskaltzaletasun jantziagoak bihotzean ikutu zuen Zaitegi.

Textuinguru honetan sortu zen eztabaida jakingarri bat, Egan-en orrialdeetatik Euzko-Gogoa-ra zihoana, Euskera ere tartean zelarik.

Umandik artikuluxka llabur bat egin zuen Euzko-Gogoa Euskera aldizkariaren aurkezpena eginez eta bere harridura azalduz.